Antolakuntzaren potentzia

Garazi-RegilGarazi Regil Etxabe • Amorruaren inpotentziatik

Burgesiak errealitatea desitxuratu (TB bidez, egunkarien bidez…) eta gure arteko zatiketak sortzeko gaitasuna dauka. Covid birusaren ondorioz sortu den testuinguruan, nabarmen azaleratu da ez dutela osasun aterabide errealik planteatu, eta jendearen miseriak bost axola izan diela. Langile klaseko kideok, gure artean eztabaida antzuetan zentratzea nahi izan dute, eta lortu dute. Beraiek jo puntutik ateraz.

Bizitzaren garestitze orokor bat ematen ari den bitartean (elektrizitatea eta gasolinaren igoera, etxebizitza lortzeko edo mantentzeko ezintasuna, gazteen erdia pobreziaren atalasean…), geroz eta jarrera autoritarioagoekin aurkitzen gara. Askatasun zibil eta politikoak urratzen dizkiguten lege erreformak onartzen dituzte edo kontrol sozialerako baliabide berriak sortu, besteak beste. Covid ziurtagiria horren azken adibide.

Langile klaseko kideok burgesiaren eta politikari profesionalen fartsatik kanpo antolatzeko beharrean aurkitzen gara. Honen aurrean, antolakuntza komunista indartu behar genuke eta langileon betebehar historikoari erantzunez, prozesu sozialistari ekarpena egin.

Azkenik, GKSek urtarrilaren 29an Bilbon eta Iruñean deitu dituen mobilizazioak aipatu nahi nituzke, miseria garai hauetan garrantzitsua delako independentzia politikoz antolatzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>