Etorkizuna auto elektrikoan dago

AutowagIgor Aranburu • Autowag (Beasain)

Automobilgintzaren sektorean bizi den ziurgabetasun eta trantsizio garai honetan, galdera asko egiten dira auto bat erosterako garaian. Auto elektrikoa erosi, edo gasolina edo diesel motorduna, edo hibridoa… Etorkizuna auto elektrikoarena bada ere, autoa zertarako erabiliko dugun aztertu behar da.

Partikularren kasuan, auto elektrikoen aukera egiten dutenak gero eta gehiago dira. Gaur egungo bateriek
8 urteko garantia  dute eta 500 kilometro egiteko autonomia. Bateria geruzaz osatuta dago eta ez dago bateria osorik aldatu beharrik izaten. Gainera, gaur egun karga puntu gehiago daude eta probatzen duena gustura geratzen da. Oso isila da, estabilitate handia dauka…

Eduki dezakeen eragozpen bakarra bidaia luzeak hobeto planifikatu behar izatea da, aurretik karga puntuak non dauden jakinda, alegia. Horretarako, aplikazio bereziak daude.

Beraz, eguneroko bizimoduan, ibilbide finko bat dutenentzat oso egokia da auto elektrikoa, Goierritik Donostiara edo Gasteiza lanera joan behar dutenentzat, adibidez.

Konbustioko motordun autoen aldean garestiagoak dira, baina 7.000 eurora arteko diru laguntzak daude eta prezio onean ateratzen dira.

Gasolioa gutxi, gasolina gehiago

Partikularretan gasolioaren salmenta dezente jaitsi da, modelo batzuetan dieselik ez dute egiten dagoeneko. Oso kontsumo baxua daukaten gasolinazko motorrak atera dituzte eta gehiena gasolinazkoak saltzen dira. Kasu horretarako, ez dago diru laguntzarik.

Hibridoa, trantsiziozkoa

Etorkizuna, ehuneko ehunean, elektrikoan ikusten dugu baina konbustioko motor batetik elektrikora doan prozesu honetan, hibridoen aukera ere hor da. Bi motor ditu hibridoak: elektrikoa eta gasolinazkoa. Etxean kargatzen da.

Egia da, erabilera oso konkretu bat izan behar duela. Adibidez, astean zehar ibilbide oso luzeak ez badira elektrikoan ibil zaitezke, eta asteburuetan, distantzia luzeagoan ibiltzeko, gasolinazkoa. Beraz, astean zehar oso kilometro gutxi egiten duen erabiltzailearentzako da egokia. Donostiara joateko ez luke balioko, autobidean berehala gastatzen delako motor elektrikoa; Goierrin ibiltzeko baliagarria da. Hibridoetarako, 5.000 euro arteko laguntzak daude.

Finantzaketa plan bereziak

COVIDak sortutako zalantzazko garai honi  automobilgintzako trantsizio aldia gehitu behar zaio. Egoera horri aurre egiteko, ordainketa modua bereziak gehitu dira. AEBetan, Ingalaterran… partikularretan ere indarra hartzen ari den Renting sistemaz gain, erosketa malguarena da beste aukera bat: hiru, lau edo bosgarren urtean autoa uzteko aukera dauka erosleak. Lau urtera arte autoaren zati bat ordaintzen joaten da, eta laugarren urtean erabakitzen da kotxearekin geratu edo aldatu.

Aukerak eta erraztasunak badaude eta onena profesionalei galdetzea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>