Bide malkarra

Ane-IrazokiAne Irazoki Alvarez • Hipatiari begira

Zergatik ez dago hainbeste emakume literaturaren alorrean? Zergatik jarraitzen dute ospea gizonek edukitzen, duela zenbait urtetatik emakumeek idazteko debeku edo eragozpenik ez baduzue? Duela gutxi gizon bati entzun dizkiodan galderak dira hauek.

Hasteko, debeku formalik ez egoteak ez du esan nahi beste era bateko debekurik ez dagoenik; informalak eta ezkutukoak izaten dira, baina besteak bezain indartsu eta zapaltzaileak izan daitezke. Horien artean daude pobrezia eta denbora libre falta, adibidez.

Idazteko (eta artearekin loturiko edozein alorretarako) formazioa eta denbora behar da, eta horretarako dirua. Gainera, arrakasta izateko itxaropena ere eduki behar da, inork ez baitu proiektu bat hasten gaizki irtengo dela pentsatuz; baina emakumeon sozializazioaren parte da autoestima baxua izatea, eta honek egoera zaildu egiten du.

Gizonek, berriz, denbora gehiago dute, honek dakartzan ondorio guztiekin; izan ere, zaintza lanak, zama mentala eta heziketa emakumeoi esleitzen zaizkigun betebeharrak dira, eta ahalegina eginda ere, oso konplexua da hori guztiz gainditzea.

Norbait hain itsu al dago, gizonen munduan arrakasta izateko eragozpenik ez daukagula sinesten jarraitzeko?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>