Euskara ‘gaztetuta’ omen…

Sara-BidarteSara Bidarte • Eskerrak ahulak garen!

Kaleratu dira Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketaren datuak, eta horien arabera Euskal Herrian euskararen erabilerak ez du azken bost urteotan aldaketarik izan. %12,6koa da kalean euskara erabiltzen dutenen kopurua; baina askoz gehiago gara euskaraz dakigunok. Bada, zergatik da hainbestekoa ezagutzatik erabilerarako jauzia?

Inkesta soziolinguistikoaren arabera, jendartearen %45 euskalduna edota euskaldun hartzailea da, baina zortzitik batek bakarrik erabiltzen du. Zerbait gaizki egiten ari garen seinale. Gainera, azken datuen arabera, euskara darabilten gehienak haurrak eta gazteak dira. Beraz, esan dezakegu euskara gaztetu egin dela.

Gazteak badira euskaraz gehiago mintzo direnak, teorian, gero euskaldun gehiago egongo da. Baina, norbanakoon hizkuntza joeretan dago gakoa; adinean aurrera egin ahala  euskaraz aritzetik gaztelaniaz aritzera pasatzen gara usu. Hemen, bada, aurreko galderaren erantzuna: haur eta gaztetxotan ondo deritzogu euskaraz aritzeari, baina heldu ahala euskaraz jakin arren, ez dugu erabiltzen.

Geu gara kale neurketan ateratako emaitzen erantzuleak eta hori aldatzeko bidean ahal dugunok zerbait egin behar dugu. Geuri dagokigu euskaraz aritzeko hautua egitea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>