«‘Jaiotze basatia’ kantak oilo-ipurdia jartzen dit»

Ekaitz_Zuloaga

Ekaitz Zuloagak (Ormaiztegi, 1984) Telekomunikazio Sistemen Goi Mailako Teknikari ikasketak egin zituen Goierri Eskolan. 16 urte daramatza Irizar enpresan lanean. «Aita bazkidea zen eta bertan lan egitea nire ametsa zen». Aisialdian kirola egitea gustatzen zaio. «Beti futbolean jokatu dut. Seguran, Tolosan, Antiguokon, berriro Tolosan eta Lazkaon jokatu nuen. Tolosan Hirugarren mailara igo ginen. Egun, eskiatzea, itsasoa eta mendia gustatzen zaizkit».

Futbolari bat?
Messi. Beste mundu batekoa izan da.

Pelikula edo telesail bat?
Gladiator.

Abeslari bat edo musika talde bat?
Su Ta Gar.

Abesti bat?
Jaiotze basatia. Oilo-ipurdia jartzen dit oraindik.

Liburu bat?
Ez naiz irakurri zalea.

Oporretarako toki bat?
Orioko kanpinera joaten gara.

Zer gosaltzen duzu?
Gustatu, ahuakatea, tomate txikitua, hirugiharra eta arrautza. Denbora eta gogoa dudanean egiten dut. Bestela, sagar bat hartzen dut eta korrika ateratzen naiz, ahalik eta zarata gutxien ateratzeko.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Seme-alaba zaharrena jaio zen eguna. Bi seme-alaba ditugu: Aner eta Lur.

Sekula egin dizuten opari bereziena?
Neskak Jacako aerodromoan hegazkin batetik botatzea oparitu zidan.

Bizitzako plazer txiki bat.
Afaria prestatzen ari naizen bitartean, garagardo bat edatea.

Goierriko txoko kuttuna.
Beunde.

Ormaiztegin biziko ez bazina…
Turismorik ez duen kostako herri txikiren batean. Zaila…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>