Erdian egoteaz

Ane-IrazokiAne Irazoki Alvarez • Hipatiari begira

Askotan esan dizkidaten bi esaldi dakartzat gaurkoan. Lehenengoa, «feministegia» naizela. Zer da feministegia izatea? Izan daiteke, akaso, feministegia? Feminismoa, definizio murriztu bat bada ere, emakumeok sufritzen dugun zapalkuntzaren aurkako borroka da. Nola izan gaitezke orduan feministegiak? Badago emakumeok zapaltzen gaituenaren aurka gehiegi egiterik? Injustizien aurka gehiegi borrokatzea posible da? Borroka egin behar da, baina ez gehiegi? Munduan dagoen biztanleriaren erdia zapalduta egonik, arazoari aurre egitea beharrezkoa da. Eta beharrezkoa da honek indarra izatea, aurrera egitea eta arrakasta izatea. Baina badakigu errealitatea guztiz bestelakoa dela eta oraindik helburua lortzetik oso urrun gaudela. Orduan, feministegiak gara, hau da, gehiegi ari gara borrokatzen, ala gutxiegi?

Bigarren esaldia, mutur guztiak txarrak direla. Txarra, askotan, bi muturren erdian egotea da, erdigunea ez baita beti bakea, ez baita beti justizia. Erdigunea ez da etikoa izatearen sinonimo. Badakizue zer dagoen gerraren beste muturrean? Bakea. Injustiziaren beste muturrean? Justizia. Ez dago ezer justuegia dena, justua da edo ez. Eta feminismoa justizia da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>