Etor Mendia
Epa Igor, Hi bai bizi! Orain ere oporretan? Ze giro Berlin aldean?
Bazebilkiagu zalaparta gure herri honetan. Batzuk futbol kontuekin eta beste batzuk politikarekin. Baina denok zekiagu kirola eta politika ez direla nahastu behar.
Futbolari begiratuz bi modelo edo ikuspuntu desberdin antzeko emaitzarekin: alde batetik Erreala eta bere harrobiaren aldeko apustua (dirua izanez gero mantenduko ote likek?) eta bestetik Osasuna eta kanpoko fitxaketen aldeko apustua. Eta paradoxikoki, Osasunan (entrenatzaile aldaketarekin) etxeko jokalari bati aukera eman ziotekenean erantzun bikaina ematen ari da. Ez ote dik lekurik Errealean Agirretxeren mailako jokalari batek?
Eta politikan ere 2 eredu: urratsak eman eta aurrera begiratzen diagunena konponbide baketsu baten alde; eta ukazioarena, ezer ez da nahikoarena. Lehenengo talde hori Sortzen saiatu gaituk, baina ezin. Halere orain gutxi arte bateraezinak ziruditean sentsibilitateak Bildu gaituk, eta urtetan bidelagun izan dituken beste batzuk, aldiz, kanpoan gelditu dituk. Bigarren taldean Euskal Herriaren izaera ukatzen zigutekenak. Eta ez zegok erdi biderik izan edo ez izan honetan. Azken urteetan aitzakia izan deken biolentziaren arazoa gatazkaren ekuaziotik kanpo geldituta, bakoitzaren ekintzak (eta ez kanpainako hitzek!) definituko die norberaren izaera.
Igor Bueno
Epa Etor, Berlin on bike! Prenzlauer Berg, Olympiastadion, Brandenburger Tor, Reichtag, Alexanderplatz, Mitte, Charlottenburg, Kreuzberg, Schöneberg, Friedichshain, Museumsinsel, East Side Gallery… indarberriturik itzuli neok Berlindik!
Ingurukoek uste ditek oporretan izan neokela, baina bai zera! Neurea negozio bidaia izan duk. Halere etzekiatpa, etzeukeat guztiz argi eta beste bidaia pare bat egin beharko dizkiat esku artean dabilkidan ideia bikaina garatzeko, horra! Horretarako ordea, lehenik ‘lan onari saria’ irabazi beharko diat, beste pixkat aurreztu, eta kitto!
Bo, astebete baino ez diat egin kanpon eta itzuli naizenen postontzia paperez betea aurkitu diat. Hauteskundeak, jakina! Promesak eta proiektuak! Eta bada non aukeratu! Nik aspaldi egin nian aukera, nire botoa efizientzia baliabideetan, jasangarritasuna mugikortasunean eta askatasuna bakean gauzatuko dituenari.
Hemen, Beasainen, alkatetzarako bi kirolariren arteko lehia aurrikusten diat nik. Aitor batetik, Koldo bestetik. Gaztea bata, gazteagoa bestea. Esperientziaduna bata, berria bestea. Gainontzeko alkategaiak atzeraxeago ikusten dizkiat nik, eta bat edo beste urrun, agian oso urrun.
Igandea egun handia izango da, bai horixe! Batetik hauteskundeak, bestetik futbola. Bai Errealak, bai Osasunak azken partidan erabakiko dute lehen mailan jarraitu edo ez, denboraldi osoa partida bakarrean!
Athleticek UEFArako sailkatzea lortu du, baina ez ote ditek 2004an egin zutena errepikatuko? Hau da, kamixeta pollitt-askoa diseinatu eta egun gutxira erretiratu itxusia zelakoan!