18:00etan: Gazte-Pikuk antolatutako olinpiadetako pilotako finala udal pilotalekuan.
19:15ean: Jaiei hasiera emango dien suziria jaurtiko da; ondoren, Gizon Pikua udaletxeko balkoian jarriko da, eta bertan egongo da jaiak amaitu bitarte. Jarraian, puxikak, goxokiak, litxarkeriak eta abar banatuko dira.
19:30ean: Buruhandiak eta kalejira Legorretako Musika Eskolako ikasleekin.
19:45ean: Bertso desafioa Pikondo taberna aurretik abiatuta. Bertsolariak: 1. taldea: Asier Azpiroz, Beñat Iguaran eta Nekane Zinkunegi. 2. taldea: Adur Gorostidi, Ander Lizarralde eta Ainhoa Mujika. Aurkezleak: Unai Gaztelumendi eta Odei Lopez.
21:30ean: Lagunarteko afaria Bilkoin K.K.E.-n.
Ondoren: Burrunbazale txarangak Legorretako kaleak alaituko ditu.