07:00etan: Otzaurterako autobusa Mujika jatetxearen aurretik abiatuko da. Autobusean joan nahi duenak ekainaren 17, ostirala, eguerdiko ordubata baino lehen izena eman beharko du udaletxeko idazkaritzan.
Eguerdian: txistulariek San Adriandik bueltan datozenei harrera egingo diete herri sarreran.
14:30ean: Bazkaria herriko plazan (5 euro). Erromeriara joateko izena eman dutenek bazkaria doan izango dute (txartela San Adrianen jasoko dute).
16:00etan: Haurren pilota partidak pilotalekuan. Finalak jokatuko dira.
18:00etan: Herriko haurren dantza saioa pilotalekuan txistulariek lagundurik.