Maite Larraza
Animalia, mineral eta landare erreinutik datozen erremedioekin egindako medikamentuak dira eta beste medikamentuekin batera hartu daitezke, haurren, haurdunaldinaldian dauden emakumeen eta adinekoen osasuna arriskuan jarri gabe.
Nola jaiotzen da homeopatia?
Hipokratesen teoria bikoitza kontuan izanik, sendakuntza bi bidetatik iritsi daiteke: aurkako sintomak eragiten dituen medikamentu baten bitartez, edo sintoma berdinak eragiten dituen medikamentu bati esker.
Hanhemann homeopatiaren aitak, medikuntzako liburu batetik malaria sendatzeko erabiltzen den quininaren ezaugarriak itzultzen ari zela, quininak pertsona osasuntsu batean malariaren sintomak eragiten dituela irakurri zuenean, quinina dastatu zuen, malariaren sintomak jasaten hasi zen arte. Hartzeari utzi zionean, hauek desagertu egin ziren. Harrezkeroztik, Hipokratesen berdintasunaren legean oinarrituta, homeopatiaren filosofia, erremedioak eta prestakuntza garatzen jardun zuen hil zen arte.
Bizi indarra
Sendagai homeopatikoek, dosi txikietan gorputzari bere bizi indarra aktibatzen laguntzen diote sufritzen duten sintomak gainditzen lagunduaz. Beharbada errazago ulertuko da, txertoen ekintza gure gorputzean azaltzen badugu. Txertoak gorputzari antigorputz batzuk sortarazten dizkio eta homeopatiak bizi indarra eragiten dio. Nola? Gorputza sufritzen ari den minen sintomatologia berbera eragiten duen erremedioaren bitartez.
Zergatik pizten du homeopatiak gure bizi indarra? Kirola egitean gure energia pizten bada, homeopatiaren prestakuntzan agitazioen bidez erremedioen energia aktibatzen da, gainera oso sustantzia gutxi erabiltzen da, gorputzari toxizidaderik eragin gabe.
Homeopatiaren praktikan, lehenengo kontsultan homeopatak ongi ezagutu behar du pertsona, bere antzekoena den erremedioa aurkitu ahal izateko. Bilaketa hori, izatasuna, bizitako esperientzia propioa eta heredatutako konstituzioa dira kontuan hartzen direnak. Laborategi farmazeutikoetan ekoizten dira eta legezko osasun araudiak betetzen dira.