Irati Goikoetxea
“Margotu irudia eremutik atera gabe”. Garajen aurkittu diat lau urtekin margotu nian kurtso bukaerako marrazkie. Ez eremu ta ez arrasto, kolore nahasketa bat, ez diat besteik ikusten nik indako lanen ta azpikalden hizki narrats samarrakin aitatxontzako ta amatxontzako. Ez galdetu lau urtekin nola asmau nian zerbait idazten, irakaskuntzak ikasturte bukaeratan itten dittun milagrok izango_ittuk.
Ez goitik behera ta ez ezker-eskuin, beti margotu izan diat zeharka-zeharka. Ta hola ez dek erreza eremu-mugak errespetatzea. Nik nahiago izaten nian eremun inguruko lauzpabost kolorek nahastu.
Kontue dek azken eunotan udal osatu berrin mapak margotzen aittu naizela, ta umetan bezela, ez goitik behera ta ez ezker-eskuin, zeharka-zeharka margotuz jarraitzen deala. Datozen lau urteotako gure udal politikariri hoixe eskauko nieke, haustura, banaketa ta fronteik peko zeharkako politikei heltzeko… ta herrie bultzaka-tiraka eaman gabe, herrie erakarri ta herrikin batea herrie eraikitzen hasteko… ta hartutako ardurekin koherentziz jokatzeko… ta gehien behar duenan ondon (etorkin, langabe, babesgabe) eoteko… ta kultura sortzaile, parte-hartzaile ta aktibo baten aldeko apustue itteko… ta natura begirunez maitatzen hasteko… ta atek aldeik alde zabalik izango dittun ta herritarren iniziatiba ta dinamikak bilduko dittun udaletxe bat sortzeko.
Herritar bakoitzak bere herrie bizi ta sentittuko don herrin sinisten diat. Ta hortako ezinbestekoa dek ezertan hasteako herritar oro barne hartuko gaittun elkarbizitza-amaraune ondo jostea.
Oaintxe ez zakiat, Ekaitz, hikin o Koldokin ai naizen hizketan… Aukerea probestuko diat… Zorionak, Koldo, hiregain hartu duan ardurakatio! Nik herritar hoitako bat izan nahi diat, beaz… hemen dittuk bi esku.
Ekaitz Goikoetxea
Ekañen euzkie lurren gañen.
Gaonetan ze zelebratu izate ez deun lurtar xelebreok, sukaldeko paiten zintzilikautakok ez bezela, San Martzialan bueltan gorritzen diñau gere kalendarioa. Eunen luzatzea, kukun mututzea, uzta bildu aurreko lanak bukatzea, suspensoa, suspensea… Argi-itzalen hilaetea den ekañe, norbee lana ta ingurukona baloratu ta epaitzeko pausaleku bikañe. Hala izan den jun daneko hoitamar urteotan, ta aurrea re larri ibili. Izan e, urtea jun urtea etorri, lañon bat gorabehera, ezer gutxi aldatzen den lurtar xelebreon zerupe hontan; pentsa, urtek beak e, hirurehun da hiruroitabost eun behar izaten dizkin lau zenbakitako bakarra aldatzeko.
Aurten e hiru hilaeteko atzeapenakin allauko zaiun santu-santan prozesioa: San Pedro, San Fermin, Santa Ana, San Inixio, San Bartolome… Ta danan buru, San Joan. San Joan, bai, kristau ta ez-kristau gehienan santue. San Joan, bai, hemen jun in behar izaten baiten, oporreta, bakiñ; ez zeon geatzeik, jun, irailen oporreta noa jun zeate? galderei ze eantzun izateko besteik ez paa. Arrazoi din Karlos Linazasorok, geo ta gehio goazan ta gutxigo gailtzen; gu ekologistak.
Bai, aurten e juteko etorriko dittun San Joanak, baño aurten sun ingurun juntauko gean gauerdiko itzalen buru-bihotzak ondo berotu ta argittuta jutea nahi niken, belar txarrak erre ta amets berrik ihintzez bustita. Ta ze arraio, hik bezela, nik e herrin eskua jarriko dizkiñat nee gorputz atalak donaziok hil ondoeneako utzi bae: garune sormeneako, mingañe euskerako, eskuk ezberdinen arteko laztanetako, bihotza maitasuneako, hankak pauso berritako.
Has gaitezen, ba, alkarrengana bildu ta argiri bidea eakusten, ia aurten behintzet ekañe ez deun iraileako uzten.