10:00etan: Goiz eresia Ordiziako txistulariekin.
10:45ean: Haurren alkate jaun-andreei harrera egingo zaie Udaletxean.
11:00etan: Meza Nagusia. Meza bukatzean Danborrero eta Upeltxo taldeek, Beti Argi Bandaren laguntzaz, Ordiziako Martxa joko dute.
12:00etan: Haurren ohiko aurreskua, Plaza Nagusian.
16:00etan: Ordizia XV Pilota Torneoaren pilota finalak, infantil, benjamin eta alebin mailan, Beti Alai Pilotalekuan. Antolatzailea: Txapagain.
16:45ean: ‘Arthur eta munduen gerra’ filmaren emanaldia (euskaraz), Herri Antzokian, doan.
19:30ean: Kantinerak Udaletxetik Bustuntza aldera abiatuko dira, Beti Argi bandak lagundurik. Han hasiko da haurren danborrada.
20:00etan: Haurren danborradaren irteera; bukaera Plaza Nagusian izango da, azken erretreta jo ondoren. Jarraian, kalejira.