Ehunmilak 2010 irteera
Uztailaren 15ean, Beasaingo plazatik 18:00etan hasiko da Ehunmilak proba eta 23:00etan Goierriko 2 Handiak
Beasaingo Arrastaka mendi taldeak antolatuta, aurten bigarren aldiz, Ehunmilak eta Goierriko Bi Handiak mendi lasterketak abiatuko dira Beasaingo plazatik uztailaren 15ean. Ehunmilak probako lasterkariak, arratsaldeko 6etan atera dira, Gipuzkoan barrena, 168 kilometro egiteko helburuarekin. 251 lagunek eman dute izena. Goierriko Bi Handiak proba burutzeko helburuarekin, gaueko 11etan abiatuko dira 177 lagun korrikalari. Antolatzaileek eta boluntarioek dena prest dute.
Ehunmilak ultratrail (168 km)
Imanol Aleson iazko irabazlea
Antolatzaileak eta boluntarioak buru belarri ari dira lanean azkenorduotan, Ehunmilak eta Goierriko Bi Handiak probak behar bezala ateratzeko. Iazko esperientziaz baliatuta, baikor dira antolatzaileak. Dena prest dute. Gaur bertan, uztailak 14, arratsaldeko 4etan hasiko dira korrikalariak dortsalak eta materiala jasotzen.
251 korrikalarik hartuko dute parte Ehunmilak ultratrailean. Euskal Herrian egiten den lasterketarik luzeena da berau. Gipuzkoan barrena, mendiz mendi, 168 km egin beharko dituzte. Hauxe da egin beharko duten ibilbidea: Beasain, Usurbe, Murumendi, Mandubia, Izazpi, Urretxu-Zumarraga, Santa Barbara, Irimo, Elosu, Hirukurutzeta, Azkarate, Madarixa, Erlo, Azpeiti, Arauntza,Etumeta, Gazuma, Zelatun, Tolosa, Altzo, Amezketa, Txindoki, Ganbo, Gañeta, Lareo, Lizarrusti, Etxegarate, Otzaurte, San Adrian, Aizkorri, Urbia, Andraitz, Oazurtza, Mutiloa, Lierni, Españolamendi eta Beasain. Lehenengo korrikalariak uztailaren 16ko arratsaldeko 6ak aldean iristea aurreikusten dute antolatzaileek (iaz ordu hartan iritsi zen Imanol Aleson, lehenengo korrikalaria). Azkenekoak berriz, 24 ordu beranduago, uztailaren 17ko arratsaldeko 6etan.
10 goierritarrek hartuko dute parte: Aitor Garmendia, Imanol Rezola, Jaione eta Gorka Sasieta, Unai Garcia, Bene Aguilar, Patxi Xabier Leon, Aitzol Arruabarrena, Mikel Estala eta Guillermo Pinillos.
Parte hartzaileak
251 parte hartzaile izango dira guztira Ehunmilak proban: 236 gizonezko eta 15 emakumezko. Jatorriari dagokionean gehienak Euskal Herrikoak badira ere, kanpotar ugari izango da egunotan Goierrin.
Emakumezkoak
- Euskal Herria 9
- Aragoi 1
- Katalunia 2
- Madril 1
- Portugal 1
- Colorado (AEB) 1
Gizonezkoak
- Euskal Herria 154
- Espainia 69
- Portugal 9
- Frantzia 2
- Australia 1
- Colorado (AEB) 1
Goierriko 2 Handiak (88 km)
Iñaki Zubeldia iazko proban
Uztailaren 15ean, gaueko 11etan, abiatuko dira Beasaingo Plazatik, Goierriko Bi Handiak egingo dituzten 177 korrikalariak. Irabazlea, hurrengo eguneko, uztailaren 16ko 10:40ak aldera iristea aurreikusten dute antolatzaileek. Iazko edizioan, helmugan lehena, Xabier Larrion beasaindarra izan zen.
13h 39′ 05” behar izan izan zituen 82 kilometro burutzeko. Emakumezkoetan lehena, beste goierritar bat izan zen, Elena Calvillo, Beasainen bizi den ordiziarra. 15h 36′ 48” behar izan zituen lasterketa bukatzeko. Xabier Larrionek aurten ere parte hartzeko asmoa dauka. Elena Calvillok, beste ikuspegi batetik jarraituko du lasterketa, antolaketan, lanean arituko baita, boluntario taldean.
Ondorengo goierritarrek hartuko dute parte: F. Javier Calvillo, Miguel Perez, Aitor Gallardo, Beñat Azurmendi, Ion Zugasti, Jose Fidalgo, Iñaki Zubeldia, Juan Carlos Cuadrado, Aitor Etxebeste, Xabier Larrion, Mikel Mujika, Aitor Irazustabarrena, Jon Alustiza, Mikel Mendizabal, Iker Zurutuza, Oihan Galparsoro, Marta Cordero, Koldo Urrestarazu, Jon Zabala, Igor Auzmendi, Prontxio Santoyo, Eneko Mujika, Jon Usandizaga, Jon Irastorza, Alex Sukia, Xabier Irastorza, Xabier Irazustabarrena eta Carlos Moran.
Parte hartzaileak
177 korrikalarik parte hartuko dute Goierriko 2 Handiak proban. 13 parte hartzaile izango dira emakumezkoak eta gainerakoak, 164 gizonezkoak. Jatorriari dagokionean, hona hemen datuak.
Emakumezkoak
- Euskal Herria 3
- Valentzia 3
- Katalunia 3
- Andaluzia 2
- Madril 1
- Errioxa 1
Gizonezkoak
- Euskal Herria 141
- Espainia 20
- Portugal 1
- Frantzia 1
- Montevideo (Uruguay) 1