Ekaitz Goikoetxea
Orduete… Orduete, orduete den. Beasaindik Burlatañoko bidea, 79 kilometro. Ordueten DBHko ikaslei ergatiboa eakutsi diezaieken. Ordueten bizitza oson ikasitakoa ahaztu dezaken. Orduete, 88.776 pinporta harea-erloju baten. Orduete, attonan bazkalostetako lokuluxka. Orduete, larrualdi gozo bat, jo aurreko zizka-mizka eta ondoko zigarrotxo ta guzti. Orduete, 27 telefono dei. Ordueten bost urte baño gutxioko 1.000 ume baño gehio hiltzen dittun mundun gosez. Orduete, 1.123 karaktere. Orduete, 107 zortziko txiki. Orduete… Ez, orduete orduete baño gehio den. Orduete (,) orduete asko dittun. Ez al zan iruitzen?
Orduete, iraillekin batea orduete lektibo bat gehio den Iribas jaunak Nafarroko irakasleoi asten sarrazten diuna. Ta gu hasarre. Alperrak gattun, nunbait; alperrik den, bakiñ. Ta gu hasarre, bai, orduete orduete baño gehio baiten gue institutonñe. Orduete, 2,67 irakasle 64ko klaustron. Orduete, 46 zaintza asten. Orduete, liburutegiko taldea. Orduete, genero berdintasunekoa. Orduete, Lotune aldizkarie. Orduete, irakaslen formakuntza. Bai, orduete orduete baño gehio den. Orduete (,) orduete asko dittun. Ez al zan iruitzen?
Hoixe den ba pordepronto ordueteatik gue institutok aurten aurreztuko dona, lau zero Abiadura Haundiko Trenan 8,5 kilometro 42.000.000 euro kostatzen (kosta, bai, balioa ikusteko baitzeon) dan herrin. Azala behar din, gero.
Jarduera osagarriri, ez; formakuntzai, ez; sormen bideri, ez; kalitateri, ez; eskola publikori, ez. Bai, EZkuntza den Nafarroko Gobernuk gue ikaslei eskaintzen diena. EZkuntza, H-ik bae, bai, aurreztu beharra zaon, bakiñ.
Orduete, orduete baño gehio pasa diñat orduetez literatura eitten. Literarioki, filosofikoki. Baño, matematikoki, orduete zenbat denbora den matematikoki?
Irati Goikoetxea
…kronometroa martxan jarri diat… Hiri ze eantzun ezin asmau ta ikaslengana jotzea erabaki diat… berroeita hamabost minutu denboraz hizketan… matematikako klasen. Hasteko erlojuk izkutatzeko eskau zieat, ta begik ixteko gero. Pentsau daikek bai, baten batek galdetu dola… “begik itxita baldin baditteu, zertako izkutau erlojuk?”. Hurrungo klasen tentazioz hitzeingo zieat, bakik, hoi_re matematika izango_ek; honuzkeo jabetzen hasita izango ittuk ta… ikasi beharko_itek tentazio bat ta tentazio bat bi tentazio baño dezente gehio diela.
Orduetea poesia hautsi bat omen dek, ta bi kiloko muxu baten izerdi arrastoa… baten bat e ausartu_ek denboran deribatue zulo haundi bat dala esaten ta atzeko parten eseitzen dan mutiko zirikatzailea arnas-hotsak zenbatzen hasi_ek… itto ez danen… Kontue dek beak eman diala bila nenbilen eantzune: orduete ittotasun baten arnasaldie dek.
Ittotzen ai gaittuk bai, ta ez zekiat denborea baño lehen igeri itten ikasiko ote deun. Ez, etzak pentsa beso-hanka parek nola-hala astintzen ditteula ta salbu geanik. Igeri ittek zerbait koplikatugoa izan behar dik. Errekak uhertuta zetozek, arre. Ta horretxek ematen ziak bildurrik haundiña, gardentasun ezak. Etziutek (haik) eakutsi nahi ta ez diau (guk) ikusi nahi. Danok zaku beren. Ta bakik… zaku muturrei korapilloa itten zaionen, ahoa zabaltzek ez dik arnas-hatsa ziurtatzen. Errekak uhertuta zetozek, arre. Ta gizartea so ikusten diat. Ta arre ta so arten… bakik… astoa zer suma! … kronometroa… ja!
Begik zaaldu ta erlojuk falta.. ikasle gaixok! Denborea_re lapurtu itten zieau. Hiru mila seiehun ta bat segundo behar izan dizkiat azken puntue hemen jarri nahi nola erabakitzeko. Erabaki baten neurrie, akaso hoi_re izango_ek orduete baten denborea.