- 10:00etan: Azokaren irekiera ofiziala trikiti giroan.
- Goizean zehar: Txerri erretzea, txerrikiak salgai, txerri erakusketa, odolki eta txorizo dastaketa, urdaiazpiko mozte erakusketa eta dastaketa. Umeek asto gainean ibiltzeko aukera izango dute.
- 12:00etan: Odolkiak egiteko erakustaldia.
- Ondoren: Erretako txerriaren dastaketa-pintxoak.
- 14:30ean: Bazkari herrikoia.