Barazki eta otarrainska tenpura
- Toki Alai jatetxea, Arama
Osagaiak
- 16 otarrainska edo langostino
- Kuiatxo edo kalabazin bat
- Azenario bat
- Brokoli bat
- Pipar gorri edo berde bat
- Irin edalontzi bat
- Ur hotz edalontzi bat
- Arrautza gorringo bat
- Izotz puska batzuk
Prestaketa
Lehenik eta behin otarrainskak garbitu behar dira. Luzeeran dituzten hesteak kentzeko, laban bat gainetik pasa eta puntarekin altxatu, gero tira egin. Otarrainskak frijitzerakoan, bildu egin daitezke, hori gerta ez dadin, brotxeta makil batean ziztatu daitezke.
Ondoren, barazkiak uretan garbitu eta moztu. Brokolia lora sorta txikietan moztu eta beste barazkiak makiltxoetan.
Tenpura nahaskia prestatzeko ipini ontzi batean arrautza gorringoa eta irabiatu indarrez, ondoren ura nahastu eta bukatzeko irina gehitu sardeska batez poliki nahastuz. Izotz puskak ontzian jarri.
Ipini su bizitan zartagi bete olio. Olioak nahiko beroa behar du, baina kontuz ibili erre ez dadin.
Busti pieza guztiak nahasketan eta bota pixkanaka oliotan. Minutu pare batez eduki oliotan eta atera, xurgatu daitezen. Kontutan eduki pieza gehiegi bota ez gero erantsi egingo direla bata bestearekin.
Bukatzeko saltsa bat prestatu daiteke piezak bertan bustitzeko. Nahastu salda pixka bat, soja saltsa apur batekin eta nahi izanez gero tabasko pixka bat.
Orburu entsalada epela ganbekin
- Martinez jatetxea Ordizia
Osagaiak
4 lagunentzat:
- 16 orburu edo alkatxofa.
- Perrexil sorta bat.
- 24 ganba.
- Piper olio-ozpin saltsa:
- 4 pikillo piper.
- 2 piper berde.
- Oliba olioa.
- Gatza.
- Jerez ozpina.
- Piperbeltza.
- prestaketa
Piperra olio-ozpin saltsa
Piperrak ondo txikitu, oliba oliotan ondo nahasi, eta gatza eta ozpina bota. Bukatzeko, piperbeltz pixka bat gehitu. Dena nahastu eta gorde.
Prestakuntza
Orburuak garbitu hostoak kenduz. Bihotza bakarrik utzi. Gatz uretan, perrexilarekin egosi. Oxidazioagatik, orburuaren berezko kolorea ez galtzeko erabiliko dugu perrexila.
Pertsonako edo anoako, lau orburu, erditik moztuta, zerbitzatu, ganba frijituekin (6 anoako) lagunduta. Bukatzeko, olio-ozpin saltsa bota gainetik.