- Ekaitz Goikoetxea
Eta 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako txapeldun… Aitor Sarriegi! Ta guk txalo jo genionan Aitorri, txalo Iñakiri, txalo, pozik, pozez. Halaxe bukau geniñan, bai, Igartza Jauregiko eszenatoki paregaben poema errezitaldi ezin xamurragoa gozauz hasitako asteburue.
2011-XII-16 Beasaingo Igartza Jauregiko atea Aitor Furundarenan soñu ta Iñaki Tellerian perkusiokin gurutzau, ta Tere Irastorza ta Itziar Gomezen hitzekin ein geniñan sillatañoko bidea. Orduete, orduete itxasargi ta kresal arten, itxasoa barnealdeko zoko ezkutunak zipriztintzeko gai baiten olatuk Karmele Igartuak altxatuk dienen. Ordun ez genekiñan, oaiñ bazekiñau. Ta guk txalo jo genienan ikasgaiengatik, txalo, pozik baño penaz, entzule asko gendelako baño berrogei urte baño gutxigokoik apenas.
2011-XII-17 17:00. Beasaingo plazapea. Mahaiek. Mahaiek, ta ingurun gidari lanak eingo zittun euskalteiko irakasle, Goenkaleko aktore ta Goierriko euskaldun zahar ta berri bana. Mintzodromoa. Euskaldun zaharren arrimon, ahoz, hitzez, euskeratik ta euskeraz euskaldun berrik trebatzeko ekimena. Txalogarrie. Ta txalogarrie dalako txalo jo genionan, pozik baño penaz, partaide mordoxka bat gendelako baño euskalteiko irakasle ta Goenkaleko aktore ez giñen berrogei urte baño gutxigokoik apenas. 19:30. Ordiziko Barrena. Goierriko Kasta. Berroita hamar minutuko poema errizataldie. Oholtzan beatzi, entzuten hiru, kastakide baten emaztea ta semea, ta gue bitartez inguautako aixkidea. Eskerrik asko ta ondo bizi! Ta gu triste, emanaldia etorri baekon penaz; txalo jotzeko pozik… apenas.
2011-XII-18 12:30. Beasaingo Pergolatako frontoi txikie. Heriotza zuriz jantzita liburun aurkezpena. Migel Anjel Mintegi ta hi, hi ta Migel Anjel Mintegi. Ta zuen solasaldie aitzen hire etxeko hiruek, soñu teknikarie ta… berrogei urte baño gutxigoko inor ez ta gehiokoik apenas. 12:45. Ta gendenagatik pozez baño falta zienangatik penaz, txaloka zenbau nizkiñan asteburuko bizipoz ta bizipenak.
- Irati Goikoetxea
A ze hari pilea zintzilik… jostun itxurea hartzen al diak? Zupa ta zupa nahiko lan izan diat beti hari punttea txulon sartzen. Partxea jarri? Batzutan beharrezkoa dek belaunburuk bistan uztea urrauta dauzkeula kontuatzeko.
Bizipozak ta bizipenak txalotzeko penak ta pozak bizi in behar ditttuk ta hortako ezinbestekoa dek hurbiltzea ta sentitzea, eoten jakitea; eon ehotzeko, itteko, alegie, eotu beharrik ez zeok eta! Parte hartu gutxi ta parte eman asko itten diau. Bai, parte eman, kaleko hizkeran kritikau.
Poesie… buf poesie, o igande goize… buf igande goize, o nik ez diat euskeran alde in nahi, nik euskeraz in nahi diat. To! Neonek entzuna mintzodromoz hizketan ai ginela. Parte ez hartzeko, alde in nahi ez ta alde itteko, aitzaki politte! Ta ni euskeraz aittu giñelakon! Ni re eneok eun bakar batea mugatzen dien ospakizunen zale, baño ezautzen dizkiat herrin astero-astero alkartzen dien euskaldun zahar ta euskaldun berrik ta itten ai dien lasterketak (dromo) aurrea luze jarraittuko badik, gañeakoi txalo jo, bultza in ta parte hartzea zeokiguk. Itten dan hura hobeto in daikela? Seguro. Baño hoi re ez dadila ezer ez itteko o daona zapuzteko aitzaki bihurtu. Energi gehitxo gastatzen diau parte ematen, ta parteka parteka emateko indar guztik gastatzen zaizkiguk, ta parteka parteka osotasunen eraikitzea zer dan ahazten zaiguk.
Ta eraiki… zutabeka-zutabeka itten dek, ezta? Ta zutabek dittuk herritarrak, ta euskera elkartek, ta kultur elkartek, ta udal ordezkarik, ta… Kastakon emanaldin hiru entzule esan dek? Ta emaztea ez zan euskera elkartekoa ta semea ez zan kultur elkartekoa ta laune ez zan udal ordezkarie. Ez alde ta ez in, ahal dala alde itten deula! Hartzen donak eman in behar dola ta hoixe, Ekaitz, parte hartu ta geo parte pixkat e eman in nahi non. Ta esan, gozau in nula; ia kultura ittea sakrifizio huts ez, ta gozamen betea dala sinisten hasten gean! Ta hartu ta eman, ematen hasita, nik e eman in nahi, Aitor ta Iñakiri, zorionak!