Ostiralean argitaratuko da Goiberri aldizkariaren bigarren alea. Gai Nagusia atalean langabeziaren gaia jorratuko du ale honek. Horrez gain, Eskuz Binakako Pilota Txapelketa jokatzen ari diren Jon Ander Albisu eta Aritz Lasa pilotariekin elkarrizketa eskainiko du aleak. Bi pilotari goierritarrak lehen aldiz ari dira txapelketa honetan.
Kate Motzean atalean Legazpiko Sustraiak dantza taldeko Jon Dorronsorori elkarrizketa egin dio Goiberrik, eta ale honetako iritzi artikulua, berriz, Antxiñe Mendizabal zumarragarrarena izango da. Azkenik, Ion Muñoaren eta Eneritz Gorrotxategiren iritziak ere jasoko ditu Bat eta Bat atalak.