Jon Dorronsoro (Legazpi, 1967) Sustraiak taldeko kidea da. Inauterietako igandean, urtero bezala, herriko kaleetan dantza egingo dute. Aurten, Lasarte-Oria eta Antzuolako Sorgin Dantza egingo dituzte.
Zein da zure dantza kuttuna?
Legazpiko Ezpata Dantza, gure taldeak berreskuratu baitzuen.
Euskal Herriko zein inauteri gustatzen zaizu gehien?
Niretzat ikusgarrienak Zuberoako maskarada eta Luzaidekoa dira.
Norekin dantza egingo zenuke gustura?
Nirekin dantza egin nahi duen edonorekin.
Zaletasun bat.
Kirola ikustea. Saskibaloia, batez ere.
Oporretarako leku bat.
Euskal Herriko edozein.
Liburu bat.
Eraztunen jauna. Euskaraz bitan irakurri dut, eta gazteleraz hirutan.
Musika talde bat.
Barricada.
Abesti bat.
Mikel Laboaren Izarren hautsa.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Ez daukat.
Amets bat.
Orain arte bezala jarraitzea.
Janari bat.
Patata-tortilla.
Edari bat.
Garagardoa.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Opari guztiak dira bereziak.
Gorroto duzuna.
Gazta.
Goierriko txoko bat.
Legazpi.
Herriko alkate bazina…
Lau urteak ahalik eta azkarren pasa daitezela!