
Ana Cristina Olanok 22 urte daramatza aurpegiko eta gorputzeko tratamenduak egiten. Urte horietako esperientziaren ondoren, edertasuna zaintzeko ezinbesteko hainbat produktu aurkeztu ditu Lazkaoko Ana Cristina Olano edergintzak:
-That´sa Sun Makeup:
Edertasun osorako kontzeptu berria eta modernoa da. Produktu bakarrarekin azala beltzarandu eta zaindu daiteke. Berehalako kolore uniformea egunetan mantentzen da. Poroa zikindu gabe ematen du kolorea, azala tinkatzen du, eta bat-bateko edertasuna ematen du. Eguzkiak muxukatzea bezala da.
-Phyris Ferment Peeling:
Hauts erako peeling enzimatikoa da. Hildako zelulak kentzen ditu, azal leun eta malgu bat lortzeko.
-Phyris Derma Control Sicca Repair Balm:
Arazo askotariko azalentzako oso egokia da. Batez ere dermatitisa duten pertsonentzat.
-Natura Bissè Barcelona, Tolerance Cleanser:
Gauean azala garbitzeko gel honek, ez du azalik lehortzen, ez eta koiperik gehitzen ere.
-Natura Bissè Barcelona, The Cure Pure Serum:
Azalari argitasuna eta sendotasuna ematen dio. Aurpegiko zimurrak leundu eta arindu egiten ditu. Mota guztietako azalentzako produktua da , mistoak zein koipetsuak izan.
Ana Cristina Olanok, bere Lazkaoko edergintza zentroan, produktu hauek eta gehiago erabiltzen ditu. Joan zaitez aholku eske.