Koke Lasa (Ormaiztegi, 1959) mendizaleak Legazpiko Olazabal institutuan lan egiten du. Sei zortzi milako igo ditu eta uda honetan Karakorumera joatekoa da Alberto Zerainekin eta Patxi Goñirekin. 7.000 metrotik gorako bi mendi igo nahi dituzte: Changtok eta Karpo Go. Bietan bide berria irekitzen saiatuko dira.
Gustuko mendi bat.
Aizkorri, Ama Dablan eta Shisha Pangma, adibidez.
Espedizio kuttunena.
Shisha Pangmakoa: bide zaila hautatu genuen eta jende gutxi zegoen.
Zaletasun bat.
Bizikletan ibili, paraje berriak ezagutu, musika entzun…
Oporretarako leku bat.
Islandia.
Liburu bat.
Ken Folleten En el blanco.
Musika talde bat.
Gose.
Abesti bat.
Gatiburen Zoramena.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Ezingo nuke bat esan.
Amets bat.
Udako abentura honetan gauzak ondo ateratzea. Aspaldiko ametsa da.
Janari bat.
Arraina plantxan.
Edari bat.
Errioxako ardo beltza.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Opariak beti dira eskertzeko modukoak.
Gorroto duzuna.
Ez dut ezer gorroto.
Goierriko txoko bat.
Ormaiztegi-Mutiloa bide berdea eta Aizkorri.
Herriko alkate bazina.
Uf… Ez dakit.