Legazpiko Andraitz saskibaloi taldeak 25 urte bete zituen iaz. Urte hauetan guztietan taldetik pasatakoek urteurrena ospatu zuten eta, gainera, Santikutz jaietako pregoia irakurtzeko ohorea izan zuten.
Goiko argazkia lehen denboraldian atera zen. Bertan, 2. Mailan jokatzen zuen senior mailako taldea ageri da.
Zutik, ezkerretik eskuinera: Patxi Carballo (delegatua), Jesus Mari Oroz, Jose Luis Balentziaga, Jose Mari Ibarguren, Roberto Oria, Mikel Erostarbe eta Francisco Javier Iraeta (entrenatzailea).
Makurtuta, ezkerretik eskuinera: Oscar Treceño, Iñaki Urtzelai, Ricardo Zubia, Xabier Aizpeolea eta Juan Carlos Garcia.