Jon Ander Intsausti (Mutiloa, 1992) ez dago batere gustura ziklo-kros denboraldian egindako lanarekin, eta errepidean maila hobea erakusteko irrikaz dago. Lasterketa garrantzitsuenetan aurrean ibili nahi du eta denboraldi amaieran profesional mailara pasatu.
Gustuko txirrindularia.
Andre Greipel. Jatorra eta umila dela diote.
Gustuko lasterketa.
Flandriako Tourra.
Zaletasun bat.
Zinera joatea, pilota, lagunekin eta neskarekin egotea…
Oporretarako leku bat.
Iaz Arcachonen izan nintzen eta asko gustatu zitzaidan.
Liburu bat.
Harry Potter.
Musika talde bat.
Egurra ta kitto.
Abesti bat.
Kortaturen Sarri, Sarri.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
23 urte azpikoen Espainiako ziklo-kros txapelketa irabazi nuenekoa.
Amets bat.
Flandriako Tourra irabaztea.
Janari bat.
Oilasko errea.
Edari bat.
Coca Cola.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire amak umetan oparitu zizkidan txirrindulari betaurrekoak. Lehenengoak izan ziren, eta sekulako ilusioa egin zidan.
Gorroto duzuna.
Tropelean goazela, besteok baino gehiago izango balira bezala hitz egiten dutenak.
Goierriko txoko bat.
Larraitz.
Herriko alkate bazina…
Festak luzatuko nituzke.