Maria Jesus Pitus Berriotxoa (Urretxu, 1949) Goiargi abesbatzaren sortzaileetako bat da eta txistularia ere izana da. Urretxuar peto ospea du, baina Zumarragaren aurka ez du ezer. «Han ikasi nuen dantzan eta Antion dantza egindakoa naiz».
Abesbatza bat.
Urretxun abestu zuen lituaniarra. Hemengoen artean, Eskifaia atsegin dut.
Abeslari bat.
Mari Carmen Mendia.
Zaletasun bat.
Musika.
Oporretarako leku bat.
Donostiara eta Benidormera (Herrialde Katalanak) joaten naiz. Biak oso gustukoak ditut.
Liburu bat.
Toti Martinez de Lezearen La flor de la argoma eta Veneno para la corona.
Musika talde bat.
Musika taldeak baino gehiago orkestrak gustatzen zaizkit.
Abesti bat.
Milaka atsegin ditut.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
1994ko otsailaren 17a: egun hartan leuzemia nuela esan zidaten.
Amets bat.
Euskal Herriko arazoa konpontzea eta gure arteko harremana hobea izatea.
Janari bat.
Jatun oso ona naiz.
Edari bat.
Iturriko ura.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Leuzemia nuela esan zidatenetik bete ditudan 18 urteak.
Gorroto duzuna.
Hilketak.
Goierriko txoko bat.
Irimo mendia.
Herriko alkate bazina…
Ez nuke lizeoa botako.