

Fábrica de Vagones de Beasain enpresak 2.000 bagoia egin zuenean ateratako argazkia, 1908. urteko abuztuan.
Beasaingo Compañía Auxiliar de Ferrocarriles (CAF) enpresa, gaur egun ezagutzen dugun izenarekin, 1917. urtean sortu zen. Enpresa ezagunaren aurrekariak, ordea, mendi erdi lehenagokoak dira. 1860. urtean, hiru enpresari gaztek, Fábrica de Hierros San Martin sortu zuten. Aurreneko urteetan, labeak eta zilindroak egiten zituzten. 1892an, baina, La Maquinista Guipuzcoana izena hartu zuen enpresak, Urkixoko markesa bazkide moduan sartu zenean. Trenentzako makineria eta forja lanak egiten hasi ziren.
1905. urtean, aldaketa gehiago etorri ziren eta lantegiak Fábrica de Vagones Beasain izena hartu zuen, eta izenak dioen moduan, trenentzako bagoiak egiten hasi ziren.