
Andoni Albisua (Zumarraga, 1962) Ezkio-Itsason bizi da duela 20 urtetik. Herriko auzo ia guztiak ezagutu ditu: lehenengo Alegin bizi zen, ondoren Santa Lutzin eta egun Ezkion. Itsaso bakarrik falta zaio bizileku gisa ezagutzeko. II. Errepublika hasi zenetik gerra bukatu arteko informazioa biltzen ari da Yartu elkartearentzat.
Zaletasun bat.
Irakurtzea, bidaiatzea, eta argazkilaritza, adibidez.
Oporretarako leku bat.
Garai batean Hego Amerikara joaten ginen, baina umeekin ezin gara horren urrutira joan. Karabana bat dugu eta Pazko Astean Erroman izan ginen.
Liburu bat.
Irakurri dudan azkena Roberto Bolañoren 2666 da.
Musika estilo bat.
Jazza eta musika beltza.
Abesti bat.
Lou Reeden Coney Island Baby.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Semeak jaio ziren egunak.
Amets bat.
Semeak mundu hobe batean bizitzea.
Edari bat.
Urteko ardoa. Tokian tokikoa edaten dut.
Janari bat.
Porru-patatak.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Familia.
Gorroto duzuna.
Artaldean ibiltzeko ohitura. Norbanakoarentzat zein gizartearentzat txarra dela uste dut.
Goierriko txoko bat.
Ezkioko Santa Marina zelaia.
Herriko alkate bazina.
Gainontzeko guztiek bezala, Itsaso eta Ezkio lotuko dituen errepidea egiten saiatuko nintzateke.