
Mateo Garmendia (Gaintza, 1936) Mendizabal Txiki baserrian jaio zen. Baserrian lan egin zuen lehenengo, eta ondoren, garraiolaria eta iturgina izan zen.
Zaletasun bat.
Garai batean ehizan aritzen nintzen, baina anaiari eman nion eskopeta. Badaezpada ere, lizentzia dut oraindik.
Oporretarako leku bat.
Ordizian bizi den anaiak Gravalosen (Errioxa) etxea du, eta urtean hiruzpalau aldiz joaten naiz bertara.
Liburu bat.
Ez dut irakurtzeko ohiturarik. Egunkarian kirol albisteak irakurtzen ditut. Telebistan pilota partidak, Mihiluze eta, oro har, euskarazko saioak ikusten ditut.
Musika estilo bat.
Trikitixa gustatzen zait.
Abesti bat.
Erramun Martikorenarenak.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Soldadutzatik itzuli nintzenekoa.
Amets bat.
Behar ez direnak izaten ditugu askotan…
Janari bat.
Txuleta gustatzen zait. Duela gutxi itsaski-jan ederra egin genuen… Jatun ona naiz.
Edari bat.
Ardo ona.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Lagun batek oparitutako perretxikoei buruzko liburua. Urtero Echora (Huesca) joaten naiz perretxikoak biltzera.
Gorroto duzuna.
Gehiegi gorroto dugu!
Goierriko txoko bat.
Zerain ikaragarri gustatzen zait.
Herriko alkate bazina…
Dirua izanez gero, makina bat gauza egingo nuke. Igerilekua, adibidez.