Maria Anjeles Arratibelek (Lazkao, 1965) sei urte daramatza Lazkaoko Gerriko liburu dendan lanean. Lehenago Gerriko tabernan eta Maizpide euskaltegiko jangelan jardun zen.
Zaletasun bat.
Irakurtzea, paseatzea, musika entzutea, zinera joatea… Asko.
Oporretarako leku bat.
Une honetan, edozein tokirekin konformatuko nintzateke.
Liburu bat.
La conjura de los necios (John Kennedy Toole) eta Obabakoak (Bernardo Atxaga).
Musika talde bat.
Rolling Stones. Euren abesti gehienak gustatzen zaizkit, baina zuzenean ikusi ez izanaren pena dut.
Abesti bat.
Satisfaction.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Asko dira.
Amets bat.
Egoerak hobera egitea. Egoera ekonomikoa aldatzea gure esku dago: bizimodua aldatzearekin nahikoa dugu.
Janari bat.
Jatun oso ona naiz. Bakailaoa eta txuleta, adibidez.
Edari bat.
Sagardoa eta kaba.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Behin baino gehiagotan gertatu zait ezagunen bati zer edo zer behar dudala esan eta handik hilabete batzuetara behar nuen hori jasotzea. Detaile oso polita iruditzen zait.
Gorroto duzuna.
Jende itxia. Besteak ulertzen saiatzen ez dena.
Goierriko txoko bat.
Ataun.
Herriko alkate bazina…
Udala lan ona egiten ari dela iruditzen zait.