
Uztaile aurrea dijon hontan Tourren ingurun idatzi be ezin geldittuko gaittuk, ala? Sekula entendittuko ez dittuan gauzak zerek: adibidez, «Vive le Tour» ta holakok jarriz sorotan mosaikok eitteko frantsesak daukeen ohittura xelebre hoi. Ezin diat imajinau hemengo belardi apurretan jendea holako irudi eta mezuk idazten, nola eta errebindikazion bat ez dan. Eo karabanea pasautakon botatzen duena botatzen duela re alkar zapalduz mundun dien gadgetik zelebrenak bildu behar hoi, ia dana zaborretako.
Gu re ez gaittuk atzea gelditzen. Nekez bilauko dek euskaldune dala garbi adierazteko moduko ezer soinen ez don euskaldunik. Egie esan pozagarrie dek etxetik e ikurrina eta bestek ikustea, baino hortik Pirineon beste aldeko euskal lurretan koberturaik e eskeintzen ez don enpresa bati propaganda eittea alde haundie zeok. Ez gustatzeatio, fundazion izena re ez zatak gustatzen. Gure selekzioik ez, eta talde pribatu batekin huts hori bete nahiek ez zekiat zenbateaino eitten dion mesede benetako selekzio bat lortzeko bidei. Ez dittuk hamar urte Alpe d’Huezen Euskaltelekok baietz, baino Beloki ez zala euskaldune aittu behar izan gendula. Uste diat irudi oker hori zabaltzen erru pittin bat e badola izen horrek.
Bereziki izan nahi dizkiat gogon Pirineota naranjaz jantzita jun eta gero herriko afizionatun karrerek bidea mozten dielako bozinazoka hasten dienak. Herren daun kirol horren parte txiki bat besteik ez dek Tourre, baino tira, gu re han nunbait izango gaittuk eta bereziki pelotoian daukun goierritarra animau beharkoiau ala? Animo Gorka, ea hau argitaratzeako sorpresan bat emanda haun!
Iñaki Apalategi
Gorka biziik zeok oaindio behintzet, ez Fundizioko gehienak bezela. Eta guk, iaz Izagirretar zaharrena horren ondo ikusi gendunak, ez diau nahikoa horrekin, aurten hori hobetzea eskatzen zioau. Holakoxe aluk dittuk espektatibak, eta holakoxek euskaldunek, iaz sekulakotzat jotzen genduna aurten kakan pare jartzen diau, dauneko einda daulako. Dana haundie behar diau; altius, citius, fortius.
Eta kamiño baztarren ez gaittuk gutxigo izango: telebistaz lurre margotuta ikusi izan deunez, pintada haundinak guk; kanpinen baino erosogo karabana baten eoten danez, hantxe euskaldunek, furgoneta ta autokarabana esposizioa einez; furgoneta kanpon mahai baten bueltan eseita eroso eoten danez, mahai onena eaman behar; mahaien eseita sagardo trago bat earki sartzen danez, hantxe euskaldune kupela ta guzti. Bestek baino espedizio hobea ein behar hortan, norbeak bere espedizion dauzken momentu hoietaz gozatzen pasa behar genikek denbora, baino hoi galtzailena dek: nola etxea etorri eta esplikau han bazerela pintada polittegok, karabana hobek, mahai inguru lujosogok, mendatea azkarrago igo zuenak… baino earki pasa deula? Hoi sinistuko donik etzeok, guk dana tope eaman behar diau. Askotan pentsatzen diat hain haundi agertu nahi don horren jokaerea, barrutik txiki xamar sentitzen dalako ez ote dan. Zein neurritan goazen han oso ondo eoteko, eta ze neurritan han oso ondo eon geala kontatzeko. Gehienok bitatio izango diau, eta nork bere ustez, beak lehenengotio gehio.