Iosu Garai (Legazpi, 1958) Ikatza argazkilari elkarteko lehendakaria da. Argazkiak egiteko edozein lekuk balio duela dio, eta urteak daramatza baieztapen hori egia dela erakusten.
Zaletasun bat.
Ezagunena argazkilaritza da, baina bestela, mendia eta bidaiatzea.
Musika estilo bat?
Euskal musika.
Abesti bat?
Mikel Laboaren Txoriak Txori.
Liburu bat.
Aspaldi ez dut irakurri. Ez nuke titulu bat topatuko. Une honetan argazkilaritza teknika liburuak irakurtzen ari naiz; beste irakurketak alboratuta ditut.
Janari bat.
Babarrunak.
Edari bat.
Ura.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Bidaia bat ziurrenik.
Bidaiatzeko leku bat.
Mundu guztia, eta India.
Amets bat.
Esan nezake nituen ametsak egi bihurtu ditudala, eta une honetan ez dakit ametsen bat geratzen zaidan [barrez]. Gustura nago alde horretatik. Leku batzuetara bidaiatzeko ametsa dut. Baita ahal denik eta bizitza luzeena izatekoa, egoera onean. Bizipoz hori daukat.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Zaila da, ziur norbait baztertuko dudala [barrez]. Semeak eta biloba jaio ziren egunak.
Herriko alkate bazina…
Oso zaila da. Ez dut politika gustuko, eta ez nintzateke nire herriko alkate izango. Paper horretan jarrita, ahalik eta jende gehienarengana hurbiltzen eta gehienen beharrak asetzen saiatzea aipatuko nituzke.