Mari Flor Mendizabal Elizegi (Zerain, 1956) Zeraingo azoka ekologikoaren antolatzaileetako bat da. Aurtengoa, 18.a. igandean da.
Zaletasun bat.
Irakurtzea, bidaiatzea, paseatzea, perretxikoak biltzea, lagunekin egotea….
Musika talde bat.
Euskal musika gustatzen zait: Benito Lertxundi, Xabier Lete…
Abesti bat.
Xalbadorren heriotzean.
Liburu bat.
Toti Martinez de Lezea idazlea oso gustuko dut. Irakurri dudan azkena La brecha da. Oso gogorra da.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Egun guztiek dute zer edo zer, batzuek onerako eta besteek txarrerako.
Oporretarako leku bat.
Toki berriak ezagutzea gustatzen zait.
Amets bat.
Gure ondorengoei inguru egokia uztea.
Janari bat.
Baserriko oilaskoa, entsalada…
Edari bat.
Ardo ona.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Opari berezi bat baino gehiago jaso dut. Azkena lagun batek egin zidan, une txar bat igarotzen ari nintzenean.
Gorroto duzuna.
Gauza asko ez ditut gustuko, baina ez dut ezer gorroto.
Goierriko txoko bat.
Oamendi. Zeraingo mendirik altuena da. Ez da 900 metrora ailegatzen, baina sekulako bistak daude tontorretik.
Herriko alkate bazina…
Beste askok egin dutena egingo nuke: ahal dena. Gehienetan nahi dena egitea ez da posible.