
Goiko argazkia Patrizio Etxeberria enpresari legazpiarraren etxe aurrean atera zen 1932ko lehen egunean. Etxeberriari (beheko ilaran, erdian) omenaldia egin zioten egun hartan.
Agirre-Etxeberri 1924an eraiki zuen Gillermo Eizagirre arkitektoak, eta 1951ko eta 1960ko handitze lanak Luis Astiazaranek zuzendu zituen. Etxeberria bertan bizi izan zen, 1972an hil zen arte.
Azkenaldian, Agirre-Etxeberri zeresana ematen ari da: Etxeberria sendiaren eskuetatik udalaren eskuetara pasatu da, eta honek parte hartze prozesua abian jarri du eraikina zertarako erabili erabakitzeko. Iraileko bigarren asteburuan bertako ateak ireki ziren herritarrek etxea barrutik ezagutzeko aukera izan zezaten.