Atal desberdinak dauzka errezetak eta pausoz pauso joango gara egiten. Lehenengo eta behin, sarearentzat, azukre beltzarekin, karamelua egin. Oraindik ere beroa dagoenean, karameluzko sarea egin, eta gorde. Bestetik, ogia egiteko, ogi orea egin sesamoarekin eta utzi denbora batez trapu batekin estalita. Ondoren, bastoitxo forma eman eta labean egin.
Gaztaren atalari dagokionean, gazta puska bat moztu, hiruki forman. Barrutik hustu eta pikillo mermeladarekin bete. Arrautz- irinetan pasa, eta gorde.
Odolkiaren saltsa egiteko, Beasaingo odolkia egosi eta ondoren xehetu. Jelatinarekin gogortu eta hozten utzi. Forma eman eta tenpuran frijitu.
Muntatzeko, kaikuan, txakolin beroa nitrogenoarekin jarri, karameluzko saretxoarekin estali, eta bere gainean odolki likidoa jarri. Odolkiaren gainean gazta zatia jarri, sesamozko ogitxoa gainean duela. Peta-zetarekin eta azukrezko kotoiarekin estali ogitxoa.
Osagaiak:
– Beasaingo odolkia.
– Idiazabal Gazta.
– Pikillo piperrak.
– Peta-zetas.
– Azukrea.
– Kolorantea.
– Irina.
– Arrautza.
– Txakolin beltza.
– Jelatina.
– Tenpura irina.
– Nitrogeno likidoa.
– Sesamoa.