Pili Sukiak (Zaldibia, 1962) lau urte daramatza bere izena duen harategian lanean. Lehenago, jostun eta etxeak garbitzen aritu zen. Egunotan lan asko du, mondeju eta odolki garaia baita. Gainera, hilaren 28an Ardiki Eguna ospatuko dute Zaldibian. Bere lana gustuko du, eta mondeju eta odolkiekin hainbat sari irabazi ditu.
Zaletasun bat.
Bidaiatzea asko gustatzen zait, baina ez dut aukerarik. Izan ere, lanbide honetan denbora libre oso gutxi dugu. Lehen dirurik ez nuelako eta orain denborarik ez dudalako…
Oporretarako leku bat.
Edozein. Oporretan, beti ondo. Aurten Kantabrian izan naiz.
Liburu bat.
Ez dut asko irakurtzen.
Musika talde bat.
Balsak eta halakoak ditut gogoko. Dantza egitea asko gustatzen zait.
Abesti bat.
Beatles taldearenak.
Amets bat.
Orain arte bezala jarraitzea.
Janari bat.
Guztiak.
Edari bat.
Ardoa eta garagardoa. Konpainia onean nagoenean, gin-tonica ere bai.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Lore batzuk.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Ez dut egun bereziki gogoangarririk.
Gorroto duzuna.
Gorrotoa ez, baina amorrazioa gauza askok eragiten didate.
Goierriko txoko bat.
Mendia atsegin dut. Gehienetan Arkaka aldera jotzen dut.
Herriko alkate bazina…
Ene…