Maria Jose Aldasoro (Beasain, 1949) Astigarretako Errementari baserrian jaio zen. Aitak CAF enpresan lan egiten zuen eta lantegitik gertuago bizitzea erabaki zuten. Hala, Aldasorok 14 urte zituenean, Aramara joan ziren. 23 urtez herriko taberna kudeatu du Aldasorok eta katekista ere izan da.
Zaletasun bat.
Mendira perretxiko bila joatea. Astigarretan txokotxo bat dugu.
Oporretarako leku bat.
Torreviejan (Alicante) etxea dugu eta hara joaten gara.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Jaunartze eguna. Garai hartan gauza handia izaten zen. Soinekoa lehengusu batek utzi zidan, ilea orraztera Zumarragara joan nintzen…
Amets bat.
Nire seme-alabak ezkonduta eta ondo ikustea zen nire ametsa, eta lortu dut.
Janari bat.
Kroketak asko gustatzen zaizkit, bai egiteko eta bai jateko.
Edari bat.
Sagardoa.
Liburu bat.
Ez naiz oso irakur zalea.
Musika talde bat.
Euskal taldeak. Euskal Herrian ez dugu Bisbal esango, ala?
Abesti bat.
Euskal abesti guztiak gustatzen zaizkit.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Iaz, nire urtebetetze egunean, bilobek guztion argazki bat oparitu zidaten.
Gorroto duzuna.
Ez dut ezer gorroto.
Goierriko txoko bat.
Arama.
Herriko alkate bazina…
Oraingoak eta aurrekoek egin dutena egingo nuke.