![](https://goiberri.eus/site/files/2014/10/Altzaga-300x197.gif)
Indalecio Ojangurenek Altzagan ateratako argazki hau 1935. urtekoa da, eta Altzagako agintariak ageri dira bertan. Udaleko ordezkariak, medikua eta aguazila. Guregipuzkoa.net webgunean izen guztiak agertzen dira. Ezkerretik hasita, Jose Maria Mendia idazkaria, Francisco Etxabe zinegotzia, Miguel Zubeldia alkatea, Tomas Sarasola medikua, Domingo Maria Goitia zinegotzia, eta Juan Ignacio Gorostarzu aguazila ageri dira. Txakurrak ere atera nahi izan zuen argazkian.