Xabier Albizu (Segura, 1943) Segurako Elorri Kultur Elkarteko kidea da, eta urte osoan ekitaldi ugari antolatzen dituzte Seguran eta Goierrin. Besteak beste,martxoan Iparra-Hegoa eta Gabonetan haurrentzako ipuin eta marrazki lehiaketa.
Zaletasun bat.
Zaletasun asko ditut. Nagusietako bat musika dut. Euskal musika eta klasikoa atsegin ditut. Bestalde, euskal kulturarekin lotutako guztia gustuko dut.
Oporretarako leku bat.
Euskal Herria Iparraldea. Zuberoako hainbat toki oso gustuko ditut. Santa Grazi, adibidez.
Liburu bat.
Joxe Azurmendi oso gogoko dut, gogoeta oso sakonak egiten baititu.
Musika talde bat.
Iparraldeko Kuxkuxtu txaranga. Eurekin jotzen dut batzuetan.
Abesti bat.
Oi ama Eskual Herri.
Amets bat.
Euskal Herria libre izatea.
Janari bat.
Guztiak, barrukiak izan ezik. Arraina, edozein gozo…
Edari bat.
Ardo ona.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Gaztetan atxilotu ninduten eguna eta ondoren jasan nituen torturak.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Komisariatik ateratzea.
Gorroto duzuna.
Faltsukeria.
Goierriko txoko bat.
Segura bera. Bereziki, San Andres jaiotetxea.
Herriko alkate bazina…
Herriaren nortasuna mantentzen eta gure arteko harremana zaintzen saiatuko nintzateke.