Joseba Baez (Donostia, 1982) donostiarra da jaiotzez, baina idiazabaldarra bihotzez. Bere aita Arimasagasti auzoan jaio zen eta bertan gaztandegia ireki du. Gainera, Idiazabalgo pilota eskolako irakaslea da.
Zaletasun bat.
Hemen, arrantzan egitea. Oria ibaia etxe aurretik pasatzen da eta bertan aritzen naiz.
Oporretarako leku bat.
Ez naiz kanpoan asko ibili. Landetan oso gustura egon nintzen: hondartza arrantzarako, telebistarik ez, erlojua begiratu beharrik ere ez… Gosea nuenean jan eta logura nuenean lo.
Liburu bat.
Joan Mari Irigoienen Babilonia. Jende askori gomendatu diot.
Musika talde bat.
Pereza.
Abesti bat.
Exkixuren Sorginen leizean da gehien markatu nauena.
Amets bat.
Gaztak egitetik bizitzea.
Janari bat.
Asko. Etxeko arrautza frijituak, adibidez. Azkenaldian ikaragarri jaten dut.
Edari bat.
Garagardoa.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Lehen gazta egin nuenekoa.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Asturiasen neska-lagunarekin egin nuen asteburu pasa.
Gorroto duzuna.
Telebistako albisteak. Krisia hitza entzuteaz nazkatuta nago, baina bertsio ofiziala zein den jakin beharra dago…
Goierriko txoko bat.
Arimasagasti eta Urbizu.
Herriko alkate bazina…
Nirekin ondo portatu da eta ez noa ezer txarrik esatera.