Iñigo Lasa (Legorreta, 1984) ingenieri teknikoa da ikasketaz, irakaslea lanbidez eta Pikunk taldeko baju jolea.
Euskal Herrian rock-and-rollak ez al du dirurik ematen?
Hala da, inon baino alaiagoa izanen da, ja ja ja.
Asko kostatzen al zaizu suspentsoak edo gutxiegiak jartzea?
Ez da gustukoa izaten baina… behar direnean jarri egiten dira.
Nori jarriko zenioke gutxiegi?
Uf, jende gehiegi hemen denak aipatzeko.
Zaletasun bat.
Gehiegi dauzkat: musika, mendi bizikleta, eskalada, mendia, bidaiatzea, parranda…
Liburu bat.
Ez dut asko irakurtzen egia esan. Zer pentsa eman zidana, Che Guevararen biografia.
Musika talde bat.
Bat esatea zaila, baina… asko gustatzen zait Turbonegro.
Abesti bat.
No one knows (QOTSA).
Janari bat.
Ia denak.
Edari bat.
Garagardoa.
Oporretarako leku bat.
Marokoko Merzouga desertuaz oso oroitzapen ona dut.
Amets bat.
Amets egitetik ez uztea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Dena ez dizuet kontatuko ala?
Gorroto duzuna.
Injustizia.
Goierriko txoko bat.
Igaratza inguruko belardiak.
Herriko alkate bazina…
Oso konforme nago dagoenarekin.
Legorretan biziko ez bazina…
Herri giro polita dagoen edozein txokotan. Jende ona badago, leku denak dira onak.