Itsasoan arrantza egitea kostakoen kontua dela pentsatuko dute askok, baina badira lehorrekoak izanda ere, itsasorako grina dutenak. Ibai Urbiztondo eta Mikel Goiburu zegamarra eta Ioritz Arizkorreta segurarra dira horietako batzuk. Udazkenean egin zuten ontzietarako patroi ikastaroa, eta Hondarribiako kirol portuan duten itsas ontziarekin aritzen dira arrantzan. Haiekin egun pasa joan eta erreportajea egin du GoiBerri aldizkariak. Ostiraletik aurrera irakurri ahal izango da artikulu osoa.