Ezagunenak Iturengoak eta Zubietakoak badira ere, gero eta gehiago zabaltzen ari dira joaldunen taldeak Euskal Herri osoan. Beti kanpoko taldeak ekarri beharraz aspertuta, Beasaingo gazte talde batek Zanpaldunak joaldun taldea sortu du. Ostiralean, Beasaingo Loinatz jaien barruan egingo dute aurreneko joaldia. GoiBerri aldizkaria haien entseguetako batean izan da, taldearen sorreraren berri bertatik bertara izateko, eta ostiraletik aurrera argitaratuko du haiekin egindako erreportajea. Aurrerapen moduan, Gotzon Aranburuk egindako bideoa ikus dago jada.