Mendi lasterketen garaia iritsi da. Igandean jokatuko da Zegama-Aizkorri maratoia, eta bi hilabete eskasean G2H eta Ehunmiliak probak. Goierrin goraldian den kirola da mendi probena, eta horietan izango diren hiru goierritar Zegaman elkartu ditu GoiBerri aldizkariak. Oihan Galparsoro ataundarra, Nuria Molina urretxuarra eta Karmele Ormazabal zegamarra dira. Hirurak ere sasoi betean daude, datozkien probetan parte hartzeko prest. Bihartik aurrera irakurri ahal izango da erreportaje osoa; aurrerapen moduan, Gotzon Aranburuk egindako bideo hau.