Nagore Etxeberriak (Itsasondo, 1978) Euskaldunon Egunkarian lan egin zuen, itxi zuten arte. Berria sortu zutenean, bertan hasi zen.
Nori egingo zenioke gustura elkarrizketa bat?
Adineko jendea, esaterako, oso interesgarria da.
Zein albiste idatziko zenuke gustura?
Albiste pozgarriren bat. Hauxe izan liteke bat: «Nazio txiki berri bat loratu da Europa handian: Euskal Herria».
Zaletasun bat.
Mendira joatea.
Liburu bat.
Ez dago lekurik gogoko ditudan liburu guztiak aipatzeko.
Pelikula bat.
Misteriozko bat. Animaziokoak ere gogoko ditut.
Musikari bat.
Berri Txarrak, Zea Mays, Katamalo, Doctor Deseo…
Abesti bat.
Maite zaitut.
Janari bat.
Entsaladaren bat, edo arrain freskoren bat, edo…
Edari bat.
Mendian, laranja zuku naturala edateko gogoa pizten zait maiz.
Oporretarako leku bat.
Leku lasairen bat.
Amets bat.
Niretzako eta ingurukoentzako bizimodu lasai, zoriontsu eta osasuntsu bat desio dut.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Ilobak pila-pila maite ninduela aitortu zidan behin belarrira.
Gorroto duzuna.
Jendeak besteen bizitzan sartzeko ohitura handia du.
Goierriko txoko bat.
Larraitz edo Aralarko bat.
Herriko alkate bazina…
Herritarrekin batera, herri parte hartzaile eta bizi bat sortzen ahaleginduko nintzateke.
Itsasondon biziko ez bazina…
Euskal Herriko beste txokoren batean.