Javier Garcia de Andoin (Urretxu, 1952) Goierri kirol elkarteko lehendakaria da. Asteburu honetarako bi txirrindulari proba antolatu dituzte: bihar gazte mailako Amelio Mendijur lasterketa egingo dute, eta etzi zikloturista proba.
Gustuko txirrindularia?
Indurain.
Zaletasun bat.
Ahal dudanean bizikletan ibiltzen naiz, hori baita lasaitzen nauena.
Liburu bat.
Ez naiz liburu zalea.
Filme bat.
Azkenaldian, belikoak ikusi ditut.
Musika talde bat.
El Duo Dinamico.
Abesti bat.
Un sorbito de champagne.
Janari bat.
Gulak.
Edari bat.
Sagardoa. Edatearen poderioz, sagardo ezberdinak bereizteko gai naiz.
Oporretarako leku bat.
Donostia. Azken bi urteotan bertara joan gara eta toki zoragarria da.
Amets bat.
Seme-alabek arazorik ez edukitzea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Ezkontza eguna: 1977-8-27.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Ama zenak oparitutako katea eta domina.
Gorroto duzuna.
Ustelkeria politikoa.
Goierriko txoko bat.
Antio.
Herriko alkate bazina…
Etxebizitzak gazteen eskura jartzen saiatuko nintzateke.
Urretxun biziko ez bazina…
Donostian.