Alex Areizaga
Arraskaldeon Txema Lunbreras! Urretxuko festen apoteosi ziklikoan murgilduta baserritar trajeak etorri zaizkit burura. Zenbat gustatzen zaigun urtean behin bada ere, igandetako baserritarrez janztea, mezarako prestatzen zenaren gogo beraz. Horrela, egun, urtean behin bada ere, guztiok berdinak gara; eta disfrazamendu sistematikoak heriotzaren funtzio bera duenaz konturatzen zara. Legeek lortu ezin dutena mozorro batek lortzen du.
Guztiok berdinak. Telebistak euren etxeak nola dekoratu erakusten die hipotekak ordaindu ezin dituzten desahuziatuei; osasuna diruarekin ziurtatu daitekeen ondasuna ari dira bihurtzen; eta legeak uneko interesaren arabera, desberdintasunak markatzeko larrutu eta sortu daitezkeen injustiziak izan dira betidanik. Guztiok berdinak, gauza bakarrean: honen kontra zerbait egiteko makalerian, erosotasuna zoriontasunarekin konfunditu duen artaldearen zelardi utopikoan.
Jon Plazaola
Arratsaldeon hiri´re Xabi Grazia! Zure erreflexio sakona irakurrita, Urretxuko festetan ostiral gauean lagun batekin izan nuen elkarrizketa etorri zait burura. Baserritar jantziak, talogileak, txistu-danbolin eta erroskila zuriak tradizioaren esanetara. Eta zuk aipatzen duzun uniformetasun zurrun horretan enkorsatuta, jendea, urtean zehar ohizkoa ez duen pertsonaia batean maskaratua.
Denok berdin, ihauterietan denok gai batetaz mozorrotzeko geratu izan bagina. Urtean hiru zita izaten ditut buruan, ahal dudala behintzat, ez galtzen saiatzen naizenak. Sta.Lutziko feria, Sta.Isabel eta Euskal Jaia. Ez naiz sekula santujale izan eta erlijioaz zipitzik ere ez dakit. Berdin gertatzen zait tradizioarekin. Zertarako balio du tradizioak enkistatu denean? Zertarako zurruna eta norabiderik gabea denean? Eta norbait arduratu al da tradizio hori belaunaldiz belaunaldi transmititzen. Eta garrantzitsuagoa… belaunaldi berriek jarraitu nahi al dute tradizio horrekin.
Ze bestela horixe pasatzen da. Gauzak nondik datozen eta zergatik egiten ditugun ez dakigunean, ezin tradizioa berarekin eboluzionatu. Eta ezjakina ez ematearren, badakienaren disfrazarekin maskaratzen gara.