
Eta Jehovak erantzun zion: «Kain hiltzen duena, noski, zazpi aldiz gogorrago izango da zigortua. Eta Jaunak ezaugarri bat ezarri zion Kaini, aurkitzen zuen inork hil ez zezan (Genesia 4,15)»
«Deberíamos observar bien si, cuando estamos pidiendo justicia, en el fondo no estamos pidiendo venganza. Es muy humano. Pero no sirve para curar las heridas… El dolor es inevitable pero el sufrimiento es opcional. El sufrimiento comienza cuando resistimos el dolor (sin aceptarlo) o le añadimos historias mentales. Es una equivocación creer que cuando más se castigue al victimario más se está aliviando el sufrimiento de la víctima. Por esa regla de tres, no hay más solución que la cadena perpetua. Y sin opción a revisar. Y aún nos quedaría la pena de que hayan muerto demasiado pronto, sin cumplir los cientos de años de condena que tienen algunos (R. Iraola, Facebook: 21-10-2013)».
Pentsatu nuen, hainbeste aldiz biolentzia eta atentatuak kondenatu ditudanez gero, banuela zilegitasuna bake-garaian horrelako zerbait idazteko. Eta are gehiago Espainiako (Madril aldeko) prentsaren portaera ikusi ondoren. Sekula ikusi behar ez genituen atentatuen irudiak (ez atentatuak eta, ondorioz, ez irudiak) behin eta berriz erakusten, biktimen sufrimendua areagotzea beste ezer lortu gabe.
Ez debalde noski, baizik eta alarma soziala sortu, epaileak presionatzeko, ea nondik edo handik lortzen duten zirrikituren bat aurkitzea, epaia ez betetzeko.
Dudarik gabe, prentsa iritzi-sortzailea da beti. Zenbait kasutan, bereziki, «ez dakit» zein arrazoi metafisikoaren izenean, batzuei ahaztu egiten zaie duen izaera informatzailea eta inpartzialtasuna, ahots ezkuturen batek emandako kontsignei jarraituko balie bezala.
Ez dugu ezer aurreratzen Estrasburgoko Tribunalaren kontra ahora etortzen zaigun guztia botata. Tribunalak, borondate oneko adituek mila aldiz errepikatu behar izan duten eran, ez ditu aintzat hartu irizpide juridikoak baino.
Hemen egin den lege bat txapuza hutsa baldin bada, errua ez dezagun aurkitu ez dagoen tokian.
Epai hori biktimei burla egitea dela eta horrelako kontuak entzun behar izan ditugu. Egia esan, ni ikaragarri kezkatzen nau biktimak, eta beldurra ematen dit horretaz mintzatzeak. Inork merezi badu, biktimak merezi du errespetu osoa. Baina nire irudipena da biktimak politikoki erabiliak izan direla, eta ez zaiela eskaini behar bezalako laguntzarik. Mundu guztiak zekien presoak egunen batean kartzelatik atera egingo zirela. Eta harriturik, kasik eskandalizaturik, galdetzen dut: horrenbeste urtean ez da denborarik izan biktimekin benetako plan eta lan psikologikoa egiteko, momentu hori hel zedinerako?
Sufritzen duzunean hartu atsedenalditxo bat. Merezi duzu. Sufritzea humanoa da. Baina oroi zaitez, humanoa zaren aldetik, maitatu ere egin dezakezula. Beraz, eman zeure buruari maitasuna eta kontsolamendua.
Doluak prozesu bat izaten duela irakatsi didate niri, egoerarekin bizitzen ikasi arte. Bestela, erdarazko paragrafoan adierazi dudana beste irtenbiderik ez dago. Izan ere, aurten aterako ez zirenak hemendik bi, hiru, lau… urtera irtengo ziren, eta orduan ere egoera berean egongo ginateke.