Argazkilari profesionala da Josu Altzelai (Legazpi, 1974), eta argazki industrialak, ezkontza argazkiak… egiten ditu. Bidaiatzea gustoko du, eta Malin ateratako argazkiak erakusgai ditu Zumarragako Zelai Ariztin.
Nori egingo zenioke erretratu bat?
Ekainean jaioko den bigarren semeari edo alabari.
Argazki kamara beti gainean eramaten al duzu?
Ez nago hain zoratuta oraindik.
Mugikorrarekin argazkiak ateratzeko zalea al zara?
Batere ez.
Zaletasun bat.
Mendia.
Liburu bat.
El guardian entre el centeno.
Pelikula bat.
Amelie, bere argazkiagatik.
Musika talde bat.
Keane.
Abesti bat.
Chasing cars, Snow Patrolena.
Janari bat.
Arroza.
Edari bat.
Urteko Ardoa.
Oporretarako leku bat.
La Habana.
Amets bat.
Argazkigintzarako dudan ilusioa ez galtzea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Alabaren jaiotza.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Igel bat, je, je…
Gorroto duzuna.
Inbidia.
Goierriko txoko bat.
Jaondoko txabolak, Urbiara bidean.
Herriko alkate bazina…
Diru gehiago kulturarako.
Legazpin biziko ez bazina…
Hegialdetik ez naiz sekula mugituko.