Bertsozalea da Itziar Etxezarreta (Ezkio, 1978), azken Gipuzkoako txapeletan gai jartzaile aritu zen eta Martxoan Bertsoa lehiaketan ere parte hartzen du. Ingenaria da ikasketaz, eta Zumarragako empresa bateko bulego teknikoan lan egiten du.
Ezkiokoa ala Ezkio-Itsasokoa?
Orain arte Ezkio-Itsasokoa.
Bertsolaria, gai jartzailea ala bertsozalea?
Gai jartzailea eta bertsozalea.
Bertsolari bat.
Andoni Egaña.
Zaletasun bat.
Gustuko dut keramika egitea, baina ez daukat denborarik.
Liburu bat.
El clan del oso cavernario, aspaldi irakurri nuen.
Pelikula bat.
Eraztunen jauna (I, II eta III).
Musika talde bat.
Hertzainak.
Abesti bat.
Izarren hautsa.
Janari bat.
Bixigua.
Edari bat.
Txanpaina.
Oporretarako leku bat.
Korsika.
Amets bat.
Euskal Herri independentea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Amets jaio zen eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Bidaia bat.
Gorroto duzuna.
Hipokrisia.
Goierriko txoko bat.
Izazpiko punta.
Herriko alkate bazina…
Oraingo alkatearen bidea jarraituko nuke.
Ezkion biziko ez bazina…
Auskalo! ez daukat lehentasunik.