Idiazabalgo Zirika irratian hasi zen, eta gaur egun Aldaize aldizkariaren koordinatzailea da Izaskun Vazquez (Bilbo, 1990). Txikitatik Idiazabalen bizi da. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen eta lan mundua nola dagoen ikusita, administrazio eta finantzetako goi mailako zikloa egiten ari da.
Idiazabalgo jaietako momentu bat.
Mozorro gaua.
Zerbait falta al zaie Idiazabalgo jaiei?
Ez, baina eguraldiak lagunduko balu, askoz hobe!
Zaletasun bat.
Asko: bidaiatzea, argazkiak ateratzea, lagunekin egotea…
Liburu bat.
Un burka por amor.
Pelikula bat.
Clint Eastwood-en Mystic River.
Musika talde bat.
Berri Txarrak.
Abesti bat.
Berri Txarraken Bueltatzen.
Janari bat.
Itsaski entsalada.
Edari bat.
Zurito bat konpainia onean.
Oporretarako leku bat.
Edonora joango nitzateke, atsegin dut bidaiatzea.
Amets bat.
Amets egiteari ez uztea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Lehenengo aldiz kamera aurrean albiste bat ematen jarri nintzen eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Bidaia bat.
Gorroto duzuna.
Faltsukeria eta inbidia.
Goierriko txoko bat.
Asko; adibidez, Larraitz.
Herriko alkate bazina…
Herritarrei entzungo nieke.