Gaintzako Kale Txiki jatetxeko semea da Jesus Mari Telleria (Gaintza, 1962). «Tabernako bizimodua da gurea» dio berak. Tabernan zerbitzatu, sukaldatu, denetik egin behar izaten du, betidaniko bezeroei bezalaxe, bezero berriei ere harrera egiteko. Denei bezala krisiak eragin dien garai hauetan ere eguraldiari begira bizi dira: «Zerikusi handia du eguraldiak, onarekin lanez gainezka ibiltzen gara; txarrarekin berriz, batere ez».
Zein da arrakasta handiena duen platera?
Arraina, eta gehiena zapoa.
Eta derrigorrez probatu beharrekoa?
Arkume errea, eta bere garaian mondejuak eta odolkiak.
Zaletasun bat.
Ibiltzea.
Musika talde bat.
Oskorri.
Abesti bat.
Mendian lar artean.
Janari bat.
Barazkiak.
Edari bat.
Iturriko ur freskoa.
Oporretarako leku bat.
Mendia dagoen edozein.
Amets bat.
Tabernan lan egin gabe bizi ahal izatea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Gaixo egon eta ebakuntza egin zidatenekoa.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Maitasuna.
Gorroto duzuna.
Ez dut gorrotorik.
Goierriko txoko bat.
Aralar.
Herriko alkate bazina…
Lanpostuak sortzea gustatuko litzaidake.
Gaintzan biziko ez bazina…
Tolosan.